Martin Iriondok Euskadiko marka berria ezarri du 3.000 metroko proban

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 8a, 11:13
Martin Iriondo, artxiboko irudian.

09:05.75 denborarekin helmugaratu zen Iriondon larunbatean Donostian, 16 urtetik beherako gaztetxoen artean Euskadiko errekor berria ezarriz. Orioko Atletismo Taldeko partaide gehiagok ere hautsi zituzten beren marka pertsonalak. 

Orioko Atletismo Taldeko kideak Donostian izan ziren larunbatean, Espainiako eta Euskadiko txapelketetan parte hartu ahal izateko gutxiengo denborak markatzeko lasterketan. Herriko korrikalariek 3.000 metroko lasterketan parte hartu zuten, eta horien artean nabarmentzekoa da Martin Iriondok lortutakoa; lasterkari gazteak Euskadiko errekor berria ezarri zuen —hamasei urtetik beherakoen artean—, helmugan 09:05.75 denbora lortu eta gero. Jarritako helburua ondo beteta itzuli zen etxera.

Taldeko korrikalari gehiagok ere parte hartu zuen 3.000ko lasterketan: Iñigo Exposito, Xabat Elortza, Aitor Rubio, Kamel Ziani, Jokin Bellido, Ibai Makazaga eta Javi Roman izan ziren Donostian lehian, hain zuzen ere. Bestalde, Jokin Aizpurua taldekideak ere parte hartu zuen 800 metroko lasterketan. Azaldu dutenez, lortu zituzten denborekin "oso gustura" daude, taldekide batzuek marka pertsonalak haustea lortu zutelako.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!