AECC Gipuzkoa erakundeak antolatuta, ibilaldi osasungarria egingo dute asteartean 10:00etan

Mireia Galarza Bastida 2021ko ots. 8a, 18:37

Martxoa amaitu bitartean egingo dituzte saioak asteartero minbiziaren kontrako elkartekoek, eta haien helburua da "herritarrak ariketa fisikoa egitera animatzea".  

AECC Gipuzkoa erakundeak antolatuta, ibilaldi osasungarriak egingo dituzte aurrerantzean Orion. Joan den asteartean egin zuten lehen saioa, eta helburua da herritarrak kirola egitera animatzea.

Minbiziaren kontrako erakundeak azaldu duenez, martxoa amaitu arte egongo da martxan ekimena, asteartero, 10:00etan hasi eta 11:30ak arte, eta anbulatorio alboan elkartuko dira parte-hartzaileak.

Dohainik izango dira saioak, eta herritar guztiei daude zuzenduta. Informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak 943-13 32 36 telefono zenbakira deitu beharko du. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!