Elkarretaratzea egingo da Zarautzen Sestaoko hilketa matxista salatzeko

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ots. 13a, 10:36

Orioko Xaltxerak taldeak bat egin du Zarauzko Koordinadora Feministak egindako deialdiarekin. Bihar izango da protesta, 12:00etan Lege Zaharren Enparantzan.

56 urteko emakume bat hil dute Sestaon (Bizkaia), eta Ertzaintza heriotza ikertzen ari den arren, hipotesi nagusia da hilketa indarkeria matxistaren ondorio izan dela.

Hori dela eta, azken hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du Zarauzko Koordinadora Feministak. Hala adierazi dute deialdian: "Indarkeria matxistaren aurrean, autodefentsa feminista!". Biharko deitu dute protesta, 12:00ean Lege Zaharren Enparantzan, eta Orioko Xaltxerak talde feministak bat egin du Zarauzko deialdiarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!