Ia berrehun kide dituen Euskadiko Angulero Elkartea sortu da

Iñigo Gaiton 2021ko ots. 14a, 11:06

Anguletarako motorrak, errio bazterrean lotuta. Argazkia: Iñigo Gaiton

Angulen arrantzaren gainean hartzen diren erabakietan ahotsa izan nahi dute anguleroek, eta helburu horrekin sortu dute elkartea. Unai Eizagirre oriotarra da presidentea.

Euskadiko Angulero Elkarteak argitara eman duen oharraren arabera, “Euskadiko arro guztietako anguleroak” biltzen ditu sortu berri den elkarteak. Anguleroak “aurrerapauso” bat eman nahi izan dute, “angularen kudeaketa defendatu eta bertan parte hartu ahal izateko”.

Angula harrapatzen den Gipuzkoako eta Bizkaiko arro guztietako ordezkariak ditu elkarteak, eta ia berrehun partaide dira guztira; lehorretik eta anguletarako motorrarekin uretatik jarduten dutenak, bietako ordezkariak. “Gehiago ere izango gara aurrerantzean, jendea orain ari delako batzen”, azaldu dute.

Anguletan ibiltzen den orori deia luzatu diete, bai eta “Euskadin hain tradiziozkoa den den arrantza hori babestu nahi dutenei ere”, elkartera batzera gonbidatuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!