Ostiraleko saioaren balorazio ona egin dute Pentsamendu Tailerraren sustatzaileek

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 14a, 16:07

Hamar lagunek parte hartu zuten ostiralean Pentsamendu Tailerrak antolatutako lantegian, eta Aritz Pardina egitasmoaren bultzatzaileak nabarmendu duenez, gaiaren gaineko kontzeptu berriak ikasita atera ziren guztiak saiotik.

Pentsamendu Tailerrak martxa hartu zuen berriro ostiralean, izurritearen ondorioz etena egin eta gero. Etxeluze Gaztetxean hamar lagun inguru juntatu zen arratsaldean, arrisku natural eta teknologikoen gaineko hausnarketa saioa egiteko asmoarekin. Aritz Pardina da egitasmoaren arduraduna, eta tailerraren "balorazio ona" egin du: "Hizpide izan genuen gaia oso espezifikoa dela kontuan hartuz gero, gaztetxera hurreratu zirenek interes handia agertu zuten, eta galderaren bat edo beste egitera ere ausartu zen inor".

Pardinak nabarmendu duenez, kontzientziazio dinamikak piztea du helburutzat Pentsamendu Tailerra egitasmoak, eta xede hori beteta geratu zen ostiralean. Hilaren 26an izango dute hurrengo zita, emozioen lanketa ardatz hartuta.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!