Orio Eragin eroso gailendu da asteburuko partida guztietan

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 9a, 10:06

Jokatutako hiru partidak irabazi ditu Orio Eraginek. Horietatik bi etxean izan dira, eta bestea kanpoan.

Asteburua bikaina izan da Orio Eragin Eskubaloia elkarteko kideentzat. Hiru partida jokatu zituzten larunbatean eta igandean, eta hirurak irabaztea lortu zuten. Hauek dira emaitzak:

Jubenilak —Gipuzkoako Txapelketa—
Andu Proiektuak Orio 33
Sagarmiña Jauja Mutriku 10

Kadeteak —Preferente maila—
Sinergia Orio 40
Bera Bera Lacturale 25

Kadeteak —Gipuzkoako Txapelketa—
Ereintza Todo Terreno 7
Neolith Orio 30

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!