Hilaren 21ean jokatuko da Oriaren Traineru Jaitsiera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 11a, 11:39

Aurten partaidetza murriztea erabaki du elkarteak eta parte hartu ahal izango dute Euskotren eta Eusko Label ligetako traineruek eta ETE eta KAE ligetako Gipuzkoako taldeek

Urtarrilean, Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi zuen atzeratu egingo zuela otsailaren 13an jokatzekoa zen Oriaren XXVII Traineru Jaitsiera, COVID-19ak sortutako egoera zela eta. Hala, proba martxoaren 21ean jokatuko da, 10:00etan.

Orioko arraunketa elkarteak azaldu du probaren helburu nagusia dela neguko prestaketa egiten ari diren arraunlari eta elkarteen progresioa testatzeko aukera izatea. Horregatik, erakundeek ezarritako protokoloak errespetatuz, aurten partaidetza murriztea erabaki du elkarteak, eta parte hartu ahal izango dute Euskotren eta Eusko Label ligetako traineruek eta ETE eta KAE ligetako Gipuzkoako taldeek. Emakumezkoen ontziek 4.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute eta gizonezkoek 6000 metro.