Udane Ostolazak eta Aroa Sanchezek erakustaldia eskainiko dute Azpeitian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 11a, 14:54

Kirol ekitaldia Izarraitz pilotalekuan izango da, igandean, 12:00etan hasita, baina ez du publikorik izango.

Egur Sport enpresak antolatuta, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finalak eta Urrezko Harri-Jasotze Txapelketako kanporaketa jokatuko dira igandean, Azpeitian. Txapelketa nagusien osagarri, Emakumezkoen Aizkolari Txapelketa eta Aizkolari Gazteen Txapelketa egingo dituzte, eta emakumezkoen harri-jasotze erakustaldia ere izango da. Azken horretan parte hartuko dute Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez oriotarek, Karmele Gisasola, Zelai III.arekin batera.

Kirol ekitaldia Izarraitz pilotalekuan izango da, igandean, 12:00etan hasita, baina ez du publikorik izango. Dena dela, ETBk emango du saioa.