Larunbatean Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako jardunaldia izango da Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 12a, 08:50

Igandean, Gipuzkoako Batel Ligako estropada jokatuko da. Hasiera batean, Getarian egitekoa ziren, baina itsasoaren aurreikuspenak direla eta, estropada Legutioko urtegian jokatuko da.

Harrobiko gazteek abiatu dute txapelketa denboraldia, eta asteburuan bi jardunaldi izango dituzte. Alde batetik, larunbatean, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako saioa izango da Orion, 15:00etan hasita. Igandean, berriz, tostako arraunketan lehiatuko dira, Gipuzkoako Batel Ligako estropadak jokatuko baitira. Hasiera batean, Getarian jokatzekoa zen jardunaldia, baina itsasoaren iragarpenak direla eta, Legution izango da lehia, igande goizean. Dena dela, Orio Arraunketa Elkarteko gazteak ez dira Legutioko jardunaldian izango.