Zuzenketa: Lau pertsona bildu ahal izango dira espazio publiko irekietan jartzen diren terrazetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 12a, 09:46

Ostalaritzari dagokionez, mahai bakoitzeko bezero-taldeak ezin izango dira lau pertsona baino gehiagokoak izan, eta ezin izango dira bi mahai edo gehiago batu pertsona gehiagoko taldeentzat.

Pasa den ostiralean bildu zen Osasunaren lurralde arteko batzordea, San Jose zubian eta Aste Santuan Espainiako Estatuan indarrean izango diren neurrien inguruan hitz egiteko. Bertan zehaztutako neurrien berri eman zuen KARKARAk eta akats bat zegoen informazio horretan. Izan ere, hasiera batean jarri genuen espazio publiko irekietan sei laguneko taldeak bildu zitezkeela. Informazio hori ez da guztiz zuzena, sei laguneko taldeak bildu daitezkeelako turismo aktiboan edo natur jardueretan, museo edo interpretazio zentroetan eta aisialdi zentro turistikoetan.

Espazio irekietan jartzen diren terrazetan mahai bakoitzeko bezero-taldeak ezin izango dira lau pertsona baino gehiagokoak izan, eta ezin izango dira bi mahai edo gehiago batu pertsona gehiagoko taldeentzat.