Eman daiteke izena Orioko Udalak ireki dituen zazpi lan-poltsetan

Karkara 2021ko mar. 12a, 15:34

Udalak ez du egingo udako lanpostuen deialdirik aurten, eta deialdi honetan sortuko diren lan-poltsetatik hartuko dituzte langileak uda denboraldirako.

Orioko Udalak zazpi lanpostutarako lan-poltsak eratu nahi ditu, eta deialdia egin du, interesatuek parte hartzeko eskaerak aurkeztu ditzaten. Udalak ez du egingo udako lanpostuen deialdirik aurten, eta deialdi honetan sortuko diren lan-poltsetatik hartuko dituzte langileak uda denboraldirako. Gaurko egunez argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Orioko Udalaren iragarkiak, eta horietan parte hartu nahi dutenek martxoaren 29ra arte izango dute eskaerak aurkezteko aukera. Horretarako, eskari-orria betetzeaz gain, oinarrietan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte udaletxean.

Honako hauek dira Orioko Udalak eratu nahi dituen lan-poltsak:

  • Administraria Orioko Udalerako
  • Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadaren arduraduna eta udal-kanpineko mantentze-lanen arduraduna
  • Garbitzailea Orioko udal-eraikinetarako eta udal-kanpinerako
  • Harreragilea Orioko turismo-bulegorako eta udal-kanpinerako
  • Ofizial balioaniztuna, elektrizitatean espezializatua, Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
  • Peoi balioaniztuna Orioko Udaleko obra eta zerbitzutako brigadarako nahiz udal-kanpinerako
  • Orioko Udaleko udaltzaina

Lan-poltsa horien oinarriak eta parte hartzeko eskaera-orria hemen deskargatu daitezke:

Lan-poltsak 2021