Larunbatean elkarretaratzea egingo da plazan 'Plazak bete. Motxilak hustu' lelopean

Karkara 2021ko mar. 16a, 19:02

Martxoaren 20a, datorren larunbata, Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Irati Gurasoekin Euskal Herrira eta Sare plataformek mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan egun horretarako, gurasoak preso dituzten umeen eskubideen eta espetxe politika berri baten alde. Orion 12:00etan egingo da kale agerraldia, Herriko Plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!