Igandean jokatuko den Oriaren XXVII.Traineru Jaitsieran 30 txalupek parte hartuko dute

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 18a, 16:42

Orio Arraunketa Elkarteak mugatu egin behar izan du igande honetan egingo den jaitsierako partaidetza, osasun krisiaren ondorioz. Eusko Label eta Euskotren ligetako traineruez gain, Gipuzkoako arraun taldeek ere parte hartuko dute lehian. Irabazleen banderak I.Orialki Ikurrina izena izango du estreinakoz.

Igande goizean jokatuko da Oriaren XXVII.Traineru Jaitsiera, goizeko hamarretatik aurrera. Orio Arraunketa Elkarteak adierazi duenez, dena ondo bidean bada, 30 traineru izango dira lehian. Emakumezkoek 4.000 metroko ibilbidea egingo dute, Saikolan hasi eta herriraino. Gizonezkoak, aldiz, Mapiletik aterako dira eta 6.000 metro egingo dituzte arraunean.

Estropada erlojuaren aurkako modalitatean egingo da, ohi bezala, eta txalupak minutu bateko aldearekin aterako dira, bat bestearen atzetik. Hauek dira irteera ordenak:
 
Emakumezkoak
1. Lapurdi (10:00)
2. Zarautz
3. San Juan-Igartza
4. Zumaia
5. Hibaika
6. TAK Tolosaldea
7. Hondarribia
8. Donostia Arraun Lagunak
9. Donostia Kaiarriba
10. Orio
 
Gizonezkoak
1. Illunbe (10:10)
2. Zarautz B
3. Hibaika
4. Mutriku
5. Hondarribia B
6. Lapurdi
7. Kaiarriba B
8. Zumaia
9. San Juan
10. Getaria
11. San Pedrotarra
12. Orio B
13. Zarautz A
14. Ares
15. Ondarroa
16. Kaiarriba A
17. Zierbena
18. Hondarribia A
19. Sotera-Santurtzi
20. Orio A
 
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!