2021eko Oriaren Jaitsiera, irudietan

Mireia Galarza Bastida 2021ko mar. 21a, 13:40

10:00etan eman diote hasiera aurtengo Oriaren Jaitsierari, eta eguraldiak lagunduta, dozenaka herritar elkartu dira traineruak ikusi eta animatzera. Guztira, emakumezko eta gizonezkoen 30 talde atera dira, eta Hondarribiak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek irabazi dute.

Oriaren 27. Jaitsiera jokatu dute gaur errioan 30 ontzik, 20k gizonezkoetan eta hamarrek emakumezkoetan. 6.000 metro egin dituzte aurrenekoek arraunean, eta 4.000 metro emakumezkoek.

Gizonezkoetan lehia egon da, eta segundo batengatik Hondarribiak eraman du bandera, 19:17,58 denbora eginda. Santurtzi, Kaiarriba A eta Orio A sailkatu dira atzetik, oriotarrak lau segundora (19:21,76).

Emakumezkoetan errazago nagusitu da Donostia Arraun Lagunak trainerua, 14:42,03 denbora egin eta bigarrenari bederatzi segundo aterata. Donostia Kaiarriba izan da bigarren, eta Orio hirugarren, 11 segundora (14:53,19).

PDFa. Ikusi hemen sailkapenak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!