Oraindik badaude sarrerak Jon Gurrutxagaren eta Urbil Artolaren kontzerturako

Karkara 2021ko mar. 25a, 17:30

Emanaldia bihar arratsaldean izango da Arraunetxen, baina sarrera 2 euroan erosi behar da aurrez Kultur Etxean.

Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola musikariek Kateak diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute bihar, 19:00etan, Arraunetxeko aretoan. Gospela, bluesa, folka eta pop-­rocka uztartu ditu Gurrutxagak lan berrian eta, zuzeneko emanaldietan, Urbil Artolarekin batera ari da jotzen.

Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 2 euro ordainduta, eta interesatuek oraindik badaukate erosteko aukera Kultur Etxean.