Orioko emakumeak bigarren eta gizonezkoak bosgarren Pasaian

Karkara 2021ko mar. 28a, 11:00

Udako estropadei begira neurtu ahal izateko, denboraldi-aurreko estropada jokatu zen atzo Pasaia San Pedron, eta bertan izan ziren Euskal Herriko hainbat arraun elkarte; tartean, Orioko klubeko hiru ontzi.

XII. San Pedroko Test Estropada jokatu zen 17:00etatik aurrera erlojupeko modalitatean, eta Orio Arraun Elkarteko arraunlariek beren maila erakutsi zuten. Emakumezkoen trainerua bigarren sailkatu zen, Arraun Lagunak nagusitu zen proban; donostiarrek baino bost segundo gehiago behar izan zituzten.

Gizonezkoen lehen ontzia bosgarren postuan bukatu zuen jardunaldia. Irteera txanden artean giroa izugarri aldatu zen, eta hori asko igarri zuten hainbat traineruk. Azkenean, San Juan izan zen estropadako irabazle. Orioko B ontzia hemeretzigarren sailkatu zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!