Oriotarren bultzada AEK-ri

Gorka Eizagirre 2021ko mar. 28a, 13:45
Aurten ere Korrika egin izan balitz, gaur iritsiko zen helmugara. Horren harira, AEK-k ekitaldiak egin ditu Euskal Herriko hainbat herritan, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamikaren barruan. Orion ere elkartu dira, segurtasun neurriak kontuan hartuta, Korrika babestu izan duten herriko eragileekin.
Ekitaldi xumea izan da, eta Amaia Olazabal Urola Kostako AEK-ko arduradunak eta Amaia Zaldua Orioko AEK-ko arduradunak AEK-ren mezua plazaratu dute. Amaiur Sukiak bertsotan aritu da, eta hiruko batek Euskal Herrian euskaraz abestia jo du; hau da, Ramunas Almanaitis biolinarekin, Aritz Pardina gitarra akustikoan eta Uxue Arroniz ahotsean. Abestia amaitutakoan argazki kolektiboa atera dute bertaratu diren eragileekin.

Datorren urtean 22. Korrika egin ahal izateko buru-belarri dabiltza AEKko kideak, eta ekitaldia baliatu dute dataren berri emateko: 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean gauzatuko da.

Erlazionatuak

Bultzada emateko momentua

Aritz Mutiozabal 2021 mar 26 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!