Jon Azkuek Asobal ligako martxoko jokalaririk onenaren izendapena jaso du

IƱigo Gaiton 2021ko api. 1a, 15:06

Asobal ligako zaletuek emandako 1.560 botoetatik %40,4 lortuta jaso du MVP izendapena Azkuek. Gaur gaurkoz, 86 gol egin ditu aurtengo denboraldian, horietatik 18 azken hiru partidetan.

Jon Azkue eskubaloi jokalaria martxoko jokalari onena izan dela erabaki dute Asobal ligako jarraitzaileek. Hilero twitter bidez egin ohi duten bozketan aldearekin nagusitu da Azkue, 1.566 botoen %40,4 lortu eta gero. Javi Diazentzat izan dira boten %35,6, eta Juan del Arcok %24 eskuratu du.

Ligaren antolakuntzak nabarmendu duenez, jokalari oriotarra denboraldi bikaina ari da egiten, eta aipamen berezia egin diote martxoan egin duen lanari, horri esker lortu baitu MVP izendapena. Besteak beste, Quabit Guadalajararen aurka egin zuen partida nabarmendu dute; 11 gol egin zizkien aurkariei.

Denboraldi honetan, Azkue izan da MVP izendapena jaso duen Bidasoako aurreneko jokalaria.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!