• Euskadiko turismo-enpresen eta jardueren erregistroan izena eman behar dute, eta horko erregistro-zenbakia erabili behar dute sustapen eta komertzializazio ekintza guztietan.
  • Kartela: ostatuek ikur identifikatzaile ofiziala jarri behar dute eraikinaren kanpoaldean, guztien bistan.
  • Herritarren segurtasunaren alorreko betebehar batzuk dituzte: bezeroen sarrera-irteeren erregistroa izan behar dute eta, bestalde, horren informazioa bidali behar diete agintariei.
  • Edukiera: Hiru pertsona edo gehiagorentzako etxebizitza batek pertsonako 15 metro karratu izan behar ditu gutxienez.
  • Erantzukizun zibileko asegurua izan behar dute: plaza bakoitzeko 35.000 eurokoa.
  • Segurtasun-elementuak izan behar ditu instalatuta: su-itzalgailua, larrialdiko irteerako planoak, lehen laguntzetarako botika-kutxa…

Eusko Jaurlaritzak iruzurraren aurkako postontzi bat jarri du herritarren eskura. Horren bidez, edozein herritarrek dauka aukera, era anonimoan, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailari jakinarazteko zein irregulartasun eta arau-hauste nabaritu dituen:

https://www.euskadi.eus/herritarrekin_interakzioa/etxebizitza-turistiko-ilegalen-postontzia/web01-tramite/eu/