Orio AEk lau garaipen lortu ditu Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldian

Juan Luis Romatet 2021ko api. 5a, 09:00

Zumaian egin ziren batel estropadak atzo, igandearekin. Orioko mutilak nagusi izan ziren infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan, eta neskek jubeniletan lortu zuten garaipena. Denera, 14 batel aurkeztu zituen Orio AEk estropadetara.

Eguraldia lagun zutela jokatu ziren atzo batel ligako estropadak Zumaian, Urolaren itsasadarrean. Jokatutako zortzi kategorietatik seitan hartu zuen parte Orio Arraunketa Elkarteak, eta lautan garaile izatea lortu zuten.

Infantil nesketan, Orioko batelak zazpigarren, hamabigarren eta hamahirugarren izan ziren. Mutiletan, aurrena, hirugarren eta bosgarren. Kadeteetan, neskek laugarren eta zazpigarren sailkatzea lortu zuten, eta mutiletan aurrena, hirugarren eta zortzigarren sailkatu ziren. Jubenilei dagokionez, neskek aurrena eta laugarren egin zuten, eta mutilek ere garaipena eskuratu zuten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!