Jaso du jokalari baliotsuenaren oroigarria Jon Azkuek

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 11a, 10:09
Argazkia: Arrate Morales

Martxoko jokalari onena izendatu dute oriotarra Asobal ligako jarraitzaileek. MVP izendapena–Most Valuable Player, hau da, jokalari baliotsuena– botoen %40,4 eskuratuta jaso du. Esker oneko hitzak izan ditu bozkatu dutenentzat.

Hilero Twitterrez bozketa egiten du eskubaloiko Asobal ligak, hilabeteko MPV izendapena –Most Valuable Player, alegia, jokalari baliotsuena– nori dagokion erabakitzeko. Martxoko bozketan, saria Jon Azkue jokalari oriotarrak irabazi du,  guztira eman diren 1.566 botoetatik %40,4 lortuta.

Eta jaso berri du oroigarria. Sare sozialetan agertu da Azkue kristalezko sariarekin, eta esker oneko hitzak izan ditu: "Eskerrik asko ni bozkatzeko segundo bat galdu zenuten guztioi. Gora Bidasoa!", idatzi du Twitterren.

Antolatzaileek nabarmendutakoa

Ligako antolakuntzak nabarmendu du Bidasoako jokalaria "denboraldi bikaina" ari dela egiten, eta aipamen berezia egin diote martxoan egin duen lanari. Besteak beste, Quabit Guadalajararen aurka egin zuen partida nabarmendu dute; 11 gol sartu zizkion aurkariari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!