Gaur arratsaldetik aurrera eros daitezke Testura taldearen kontzerturako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 12a, 10:12

Ostiralean izango da Testura taldearen kontzertua Arraunetxen, 19:00etan hasita.

Datorren ostiralean, Testura taldeak kontzertua emango du Arraunetxen, 19:00etan hasita. Udaletik jakinarazi dute kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar direla, 2 euro ordainduta, eta gaur arratsaldetik aurrera jarriko dituzte salgai kultur etxean. Aforo-mugak direla-eta, 80 sarrera daude saltzeko, eta herritar bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Iazko azaroan argitaratu zuen Testura taldeak beren lehen diskoa, taldearen izen berarekin, eta horren aurkezpena egingo dute Orion. "Esperimentaziotik sortutako lana" dela eta "kantuak baino gehiago, soinu-piezak" egiten dituztela diote egileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!