Bertso musikatuak eta solasaldia izango dira ostiralean Pentsamendu Tailerra egitasmoaren baitan

IƱigo Gaiton 2021ko api. 13a, 08:47

Pentsamendu Tailerra egitasmoko saio bateko argazkia. Artxiboko irudia.

'Koronajeak' izenburupean egingo den saioan Julen Zulaika eta Harkaitz Bastarrika izango dira gonbidatuak.

Pentsamendu Tailerrak beste saio bat egingo du ostiral honetan Etxeluze Gaztetxean, eta oraingoan, bertso musikatuak eta solasaldia izango dira Julen Zulaikarekin eta Harkaitz Bastarrikarekin. Antolakuntzak azaldu duenez, arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera saioari, eta une oro osasun neurriak bermatuko dituzte.