Zinegoak zinema jaialdiko laburmetraiak emango dira Arraunetxen

Karkara 2021ko api. 13a, 15:07

Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko jaialdia da Zinegoak, eta apirilaren 29an jaialdiko laburmetraiak emango dira Orion, 19:00etatik aurrera. Dagoeneko salgai daude sarrerak.

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak eta Orioko Udalak elkarlanean antolatuta, Zinegoak jaialdiko film laburrak emango dituzte Arraunetxen apirilaren 29an. 'Zalantza izpirik gabe' da aurtengo edizioaren leloa; esaldiarekin, beren identitatea, nortasuna eta etorkizuna duela gutxira arte kontzeptu edo ideia hutsak ziren tresnekin eraikitzen ari direnengan jarri nahi izan dute begirada; zehatzago esanda, beren mundu ikuskera sexu-aniztasunerantz, askotariko orientazioetarantz, genero-identitatearen eraikuntzarantz edo sexualitatearekin loturiko beste edozein elementurantz modu natural batean zabaldu dutenengan. 

Arraunetxeko proiekzioei 19:00etan emango zaie hasiera, eta dagoeneko sarrerak salgai dituzte Ahalduntze Eskolan bertan.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!