Iratz Urkizu lehen diskoa grabatzen ari da

IƱigo Gaiton 2021ko api. 14a, 11:32
Iratz Urkizu, Etxaun Urkizu bateriajolearekin batera AME estudioetan.

Musikariak sare sozialetan adierazi duenez, "amets berri baten hasiera" da berak sortutako kantuak grabatzen hasi izana. Mutrikuko AME estudioetan ari da lanean Urkizu, beste hainbat musikarirekin batera.

Iratz Urkizu bere lehen diskoko abestiak grabatzen ari da Mutrikuko AME estudioetan. Musikariak hala eman du jakitera sare sozialetan, eta aitortu duenez, "emozioz baina aldi berean urduritasunez" hasi da ibilbide propioa urratzen. Esker oneko hitzak ere izan ditu, erabakia hartzerakoan ondoan izan dituenentzat: "Mila esker aldez aurretik proiektu honen parte izango zareten guztiei eta aurrera pausu hau emateko ningan sinetsi duzuen denei".

Urkizu Bide Batez taldeko abeslaria da azken urteetan, eta plazaz plaza ibiltzen da abestien bertsioak kantatzen. Bestalde, Youtube kanalean ere plazaratu izan ditu kantuen bertsioen bideoak.

 
 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!