Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da asteburuan Legution

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 15a, 10:56

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek Euskadiko Batel Txapelketan parte hartuko dute. Larunbatean, sailkapen estropadak jokatuko dituzte, eta igandean finalak eta kontsolazio txanda.

Asteburuan, batel jardunaldia izango da Arabako Legutio urtegian. Hain zuzen ere, Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko da, COVID-19aren aurkako segurtasun neurri zorrotzekin. Larunbat arratsaldean sailkapen estropadak izango dira binakako txandetan, erlojuaren aurka. Hala, maila bakoitzeko lau denborarik onenak lortzen dituzten ontziwk igandeko finala jokatuko dute, eta larunbatean 5-8 postuen artean sailkatzen direnek, berriz, kontsolazio txandan parte hartuko dute. Biak ala biak, igandean 11:00etan hasiko dira.
 
Orio Arraunketa Elkartetik jakinarazi dutenez, oriotarrek sei mailatan hartuko dute parte; absolutu mailetan izan ezik, gainontzeko guztietan.
 
Bestalde, Koronabisuaren aurkako neurriak direla eta, arraunlariek, elkarteko ordezkariek eta entrenatzaileek soilik sartu ahal izango dute estropada eremura. Beraz, ez da ikuslerik izango Euskadiko Batel Txapelketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!