Gregorio Eskudero Palentziako Dueñas espetxera tokialdatuko dute

Karkara 2021ko api. 16a, 14:06

Aurrerantzean ez da euskal presorik egongo Galizian, Eskudero izango baita handik aterako duten azkena. Lekuz aldatzeaz gain, bigarren gradua ere emango diote presoari.

Espainiako Espetxe Erakundeak argitara eman duen informazioaren arabera, Gregorio Eskudero euskal presoa Teixeirotik Palentziako Dueñas espetxera tokialdatuko dute. Oriotarra tokiz aldatutakoan, ez da euskal presorik geratuko Galiziako kartzeletan. Eskudero lehen gradutik bigarrenera pasatuko dutela ere eman dute jakitera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!