Iban Egigurenek erakusketa jarriko du Salatxo tabernan

IƱigo Gaiton 2021ko api. 19a, 11:24

New Yorkeko Chinatown auzoan egindako fotoa. Egilea: Iban Egiguren

New Yorken egindako fotoekin osatuko du erakusketa Egiguren argazkilariak. Maiatzaren 3tik 30era egongo da ikusgai Salatxo tabernan.

Iban Egigurenek New Yorken egindako argazkiez gozatzeko aukera izango da maiatzan zehar. Argazkilariak erakusketa jarriko du Salatxo tabernan hiri handian egindako fotoekin, eta hango kaleetako jendea eta giroa ikusteko aukera izango da argazkietan. Maiatzaren 3tik 30era egongo da jarrita erakusketa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!