MIN sarietarako bost izendapen lortu ditu Ibai Marinek

IƱigo Gaiton 2021ko api. 21a, 15:30

MIN sarien —Premios de la Música Independiente— hamairugarren edizioa egingo dute aurten, eta bost sari irabazteko hautagaien artean da Orion bizi den musikaria. Entzuleen botoak biltzen ari da antolakuntza orain, irabazleak nor diren erabakitzeko.

Ibai Marinek bost izendapen lortu ditu MIN sarietarako. Aurten hamairugarren aldiz banatuko dituzte musika independentearen sariak, eta Orion bizi den rockeroa finalisten artean da. Sail hauetan izendatu dute Desde lo salvaje diskoaren egilea: artista errebelazio onena, urteko abestia —Viernes lobo kantuagatik—, soinu produkziorik onena —Desde lo salvaje diskoagatik—, diseinu grafikorik onena eta bideoklip onena —Viernes lobo bideoklipagatik—.

Momentu honetan, antolakuntzak entzuleen botoak biltzeko denbora tartea zabaldu du, eta irekita egongo da maiatzaren 4a bitartean.Ekainaren 16an banatuko dituzte sariak Burgosen egingo den ekitaldian.

Hemen klik eginda ikus daitezke Ibai Marinen izendapen guztiak. Botoa emateko, berriz, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!