Orio AEren batzar nagusirako gonbidapenek eskuragarri egoten jarraitzen dute

IƱigo Gaiton 2021ko api. 23a, 08:15
2019an egindako batzar nagusiaren irudia. Artxiboko argazkia.

Larunbat honetan egingo da Orio AEren batzar nagusia, eta gehienez 70 bazkiderentzako tokia izango da, neurri murriztaileek hala behartuta. Bazkideek kultur etxean jaso ditzakete biharko batzarrerako gonbidapenak.

Larunbatean, apirilak 24, Orio AEren batzar nagusia egingo da Arraunetxen 10:30ean hasita. Berez 2020ko martxoan egin nahi zuten bilkura, baina atzeratu egin behar izan zuten izurriteagatik, eta orain egitea adostu dute.

Osasun neurrien ondorioz, gehienez 70 bazkiderentzako tokia izango da batzarrean, elkarteak adierazi duenez. Horregatik, derrigorrezkoa izango da gonbita edukitzea, eta hori kultur etxean jaso beharko da.

Hauek dira bilkuran landuko diren gaiak:

  1. Zuzendaritza berriaren aurkezpena (2019ko irailaren 16an onartu zena)
  2. Azken batzarreko aktaren irakurketa eta onespena
  3. 2020ko denboraldiari buruzko arraunketa emaitzak
  4. 2020ko balantze ekonomikoa
  5. 2021eko aurrekontua
  6. Proiektua: non gaude eta nora goaz
  7. Eskari-galderak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!