Zorioneko gertaerak

Karkara 2021ko api. 24a, 11:30

Iñigo Gaitonek apirileko KARKARA aldizkarian argitara emandako testua, Hizkiak eta izpiak atalean.

Martin Fowles ingelesarekin harremana egiteko aukera izan nuen abenduan, KARKARAn egindako erreportaje baten harira. Martinek saldu zizkion lehen surf taulak Ramon Esnal, Etxeberri-ri, 1960eko hamarkada bukaeran Oriora egindako aurrenekotako bidaia batean. Hondartza zaharreko kontuen gaineko jakin-minak bultzatuta, e-maila jarri nion ingelesari, neure burua aurkeztuz eta berarengana zergatik jotzen nuen azalduz. Bada, elkarri e-mail batzuk bidali eta gero, gutun-azal bat ekarri dit postariak aste honetan. Barruan, Martinen argazki artxibo digitala biltzen duen disko bat. Hori gutxi balitz, nire eskariari ahalik eta modu zabalenean erantzun nahian, idatzizko kontakizun mardul bat egiteko tartea ere hartu du, gure hondartzarekin, surfarekin, eta orduko giroarekin izandako bere harremana azalduz. Esker oneko hitzekin motz geratuko nintzateke, izan duen gizatasuna eta eskuzabaltasuna aitortzeko. Irudian, Martin bera, Orioko kanpinean surf taulari parafina ematen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!