Antonio Valverdek egindako kartelak 75 urte bete ditu

Garazi Artola Balda 2021ko api. 26a, 16:21

1946an egin zuen Valverdek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz, Orioko arraunlariak animatzeko kartela. Joxemari Olasagastik kontatu du kartelak atzean duen historia bitxia.

75 urte bete ditu aurten Antonio Valverdek Orioko arraunlari eta arraunzaleentzat egindako kartelak. Joxemari Olasagastiren hitzetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako enkargua izan zen, eta kartelak historia kuriosoa du atzean: "1946an Oriok tripulazio oso ona zuen, baina Kontxako Banderan Pedreña gailendu zen. Hori dela eta, Santanderren egin zuten gero urte horretako Espainiako Txapelketa. Han irabazteak zuen garrantzia kontutan izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso zuen Oriok; kartela babes horren parte izan zen, Gipuzkoako Federazioak atera zuen oriotarrei animoak emateko. Hala Oriotarrek Espainiako Txapelketa irabaztea lortu zuten, baina Santandertik banderarik gabe itzuli ziren, trofeoarekin. Lorpenari aitortza egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldia egin zen Donostian, eta han bandera bat eman zitzaien oriotarrei, gipuzkoar guztien izenean. Herrian ere ospakizun handia egin zen". 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!