Iker Karrerari buruzko 'Bidea ipar' liburua aurkeztuko dute Arraunetxen

Karkara 2021ko mai. 8a, 11:00

Maiatzaren 22an, larunbatarekin, izango da aurkezpena Talali-Mendi astearen baitan, 18:30ean hasita. Dokumental bat ere proiektatuko dute.

Iker Karrera mendi lasterkariak Izan bidea liburua aurkeztuko du Arraunetxen. Martxoaren 22arako jarri dute hitzordua, Talai-Mendi astearen baitan. Azaldu dutenez, Unai Ugartemendia liburuaren egileak eta Iker Karrerak parte hartuko dute saioan, eta aurretik, Dani Sagastumek egindako dokumentala ere proiektatuko da.

Sarrera doakoa izango da, baina han izan nahi dutenek gonbidapen txartelak hartu beharko dituzte aurretik kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!