Herritarrek atzoko eraso matxista salatu dute

Onintza Lete Arrieta 2021ko mai. 9a, 20:13

Xaltxerak talde feministak deituta, elkarretaratze isila egin dute gaur arratsaldean, herriko plazan, atzoko eraso matxista gaitzesteko eta erasotuari babesa adierazteko. Herritar dezentek egin du bat Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean gauzatu den mobilizazioarekin; tartean izan dira udal ordezkariak ere. Ekitaldiari txalo zaparrada batekin eman diote amaiera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!