Kukuarri Astea antolatu du Talai Mendik, hilaren 22tik 28ra bitartean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 16a, 08:41

Talai Mendi Trail lasterketa antolatuko dute aurten Kukuarri Astearen barruan. Maiatzaren 23an izango da eta 14 kilometroko ibilbidea izango du.

KUKUARRI ASTEKO EGITARAUA

Maiatzak 22, larunbata
- 11:00etatik 13:00etara. Mendi lasterketako dortsalen banaketa plazan.
- 16:00etatik 20:00etara. Mendi lasterketako dortsalen banaketa plazan.
- 18:30ean. Iker Karrera korrikalariaren Bidea ipar liburuaren aurkezpena Arraunetxen. Aurretik Dani Sagastumek egindako dokumental laburra proiektatuko da. Bertan izan nahi dutenek aurrez gonbita hartu beharko dute kultur etxean.

Maiatzak 23, igandea
- 09:30ean hasita, Talai Mendi Trail lasterketa.

Maiatzak 26, asteazkena
- 17:00etatik 19:00etara. Slackline Munto eremuko parkean (Tirolinako parkea).

Maiatzak 28, ostirala
-19:00etan hasita, Mendi Film emanaldia Arraunetxen. Honako film hauek emango dituzte: Aterpean Ateri, The WURL eta Into the Canyon. Gonbitak datorren asteartetik aurrera egongo dira eskuragarri kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!