Orioko emakumezkoen taldeak zilarrezko domina eskuratu du Gipuzkoako Trainerilla Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 16a, 14:45

Gizonezkoen absolutu mailan Hondarribia izan da azkarrena, eta Orio hirugarren postuan sailkatu da.

Gaur Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalak jokatu dira Getarian eta bertan izan dira Orio Arraunketa Elkarteko bi ontzi: absolutu mailako emakumezkoak eta gizonezkoak, hain zuzen ere. Ez dute bandera etxera ekartzea lortu, baina emakumezkoen ontzia bigarren postuan sailkatu da, Donostiarraren atzetik.

Gizonezkoen absolutu mailan Hondarribia izan da azkarrena, eta Orio hirugarren postuan sailkatu da. Federazio Saria, berriz, Getariako ontziak irabazi du.

SAILKAPENA

Absolutu mailako emakumezkoak
1.- Donostiarra 16:29,95
2.- Orio 16:57,94
3.- Hondarribia 17:01,32
4.- Zumaia 17:28,05

Absolutu mailako gizonezkoak
1.- Hondarribia 14:33,20
2.- Donostiarra 14:38,80
3.- Orio 14:46,39
4.- Zumaia 15:30,11

Absolutu mailako Federazio Saria
1.- Getaria  15:05,33
2.- San Juan 15:21,08
3.- Zarautz 15:50,83
4.- Mutriku 16:07,55

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!