Orio Arraunketa Elkarteak kamisetak banatuko ditu bazkideen artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 20a, 10:33

Bazkideek mezua bidali dezakete arraun elkartera izen-abizenak eta beren kamiseta neurria azalduz.

Traineru estropaden denboraldia gerturatzen ari da, eta Orio Arraunketa Elkarteak urtero bezala elkarteko kamisetak banatu nahi ditu bazkideen artean. Dena dela, aurten sistema berria jarri dute abian bazkideak beren neurriko elastikorik gabe geratu ez daitezen. Telefono zenbaki bat jarri du martxan elkarteak eta bazkideek Whatsappa bidali dezakete bertara, beren izen-abizena eta kamiseta neurria azalduz. Honako hau da telefono zenbakia: 665 724 610. Bihar amaituko da neurriak bidaltzeko epea.

Honako hauek dira eskuragarri dauden neurriak: 
Haurren neurriak: 4,8,12,16 urte
Helduen neurriak: S, M, L, XL, 2XL, 3XL

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!