Julen Alonso bigarren diskoa grabatzen ari da

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 23a, 10:00

Bigarren lana ere auto-produkzioa izango dela azaldu du musikariak. Lehengo astean sartu zen estudioan beste musikariekin batera.

Julen Alonso bigarren diskoaren grabaketa prozesuan murgilduta dabil azken bi aste hauetan. Hala azaldu dio KARKARAri estudiotik. Lehengo astean baxuaren zatiak grabatu zituzten, eta azken egunotan gitarrarenak. Alonsoren hitzetan, lan berriak zortzi edo bederatzi abesti bilduko ditu; kantu horietatik lau zuzenekoetan jota dauzka dagoeneko.

Disko berrian, estreinakoan egin zuen modura, auto-produkzioaren bidea hartu du Alonsok, eta bera ari da grabaketa lanez arduratzen. Diskoaren izenburua ez du oraindik zehaztu, eta jakitera eman duenez, estudioko orduak kantu batzuen melodiak eta letrak doitzeko aprobetxatzen ari da.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide