'Familia xelebrea' haurrentzako liburua aurkeztuko du gaur Anjel Lertxundik

Karkara 2021ko mai. 25a, 11:43

Haurrentzako Familia xelebrea album ilustratua ondu du Anjel Lertxundik Jokin Mitxelena ilustratzailearekin elkarlanean. Xelebreetan xelebreena den familia aurkezten du bere azken lanak: Erramun Babarrun, Mariaje Potaje, Serafin Mokofin eta Arantxa Balantxarena. Behin etxera bazkaltzera gonbidatu zuten lagun baten istorioak kontatzen du liburuak. Ikaselkar argitaletxearen babesean argitaratu dute, Kimu bildumaren barruan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!