Dikeko aldapa asfaltatuko dute astelehenetik asteazkenera

Karkara 2021ko mai. 29a, 09:30

Lanek irauten duten bitartean Antxiola kalea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat.

Orioko Udalak jakinarazi du Antxiola kalea asfaltatuko duela astelehenetik asteazkenera bitartean. Lanak astelehen goizean hasiko dira, hilaren 31n, eta, eguraldiak laguntzen badu, asteazken arratsalderako bukatuta izatea espero du udalak.

Hori dela eta, asfaltatze-lanek irauten duten bitartean, Antxiola kalea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat eta kaleko aparkalekuak libre utzi beharko dituzte erabiltzaileek. Ibilgailua Antxiolako bi garajeetako batean dutenek, berriz, kontuan izan beharko dute asfaltatze-lanak goizeko 08:00etatik 18:00etara egingo direla hiru egunetan, eta denbora tarte horretan ibilgailua mugitu behar badute, aldez aurretik atera beharko dutela garajetik. Beraz, lanek irauten duten bitartean ibilgailuan ahal duten gutxien erabiltzeko eskatu die udalak bizilagunei.

Bestetik, hondakinen edukiontziak Antxiola kaleko goiko aldera eramango dituzte, eta asteartean eta asteazkenean ez dute hondakin-bilketarik egingo, kamioiak bertara pasatzerik izango ez duelako.