Udalak bilera egingo du arratsaldean herriko autokarabana-jabeekin

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 31a, 11:06

18:00etan izango da bilera gaur, astelehenarekin, kultur etxeko areto nagusian.

Orioko Udalak bilera bat egitera deitu ditu herriko autokarabana-jabeak. Azaldu dutenez, lehendik ere eginak dituzte zenbait batzar, eta horregatik, horietan parte hartu zutenei zuzenean eman zaie deialdiaren berri.

Gaur argitara emandako oharrarekin, deialdi publikoa ere egin nahi izan du udalak, gaian interesa duen orok izango du kultur etxeko bilkuran parte hartzeko aukera. 18:00etan hasiko da saioa, kultur etxeko areto nagusian.