Irla txikia herrian

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gaiton 2021ko eka. 5a, 11:00

Maiatzeko KARKARA aldizkarian plazaratutako iritzi artikulua, 'Nire honetan' atalean.

Haur eskolako laguntxo batek positibo eman zuela-eta, alabaren ikasgela itxi zuten apiril amaiera aldera. Ikasturtearen zatirik handiena ustekaberik gabe pasatu eta gero, laugarren olatuaren zipriztinek busti egin gintuzten, eta osasun jarraibideei kasu eginez, umeek etxean berrogeialdia egin beharko zutela adierazi zigun hezitzaileak telefonoz. 

Egun batetik bestera halako agindu bat jasotzeak sortu ditzakeen nahasmenaren, kezken eta beldurren jakitun izanik, hezitzailearentzat zaila izango zen dei hori egitea; are gogorragoa, haur eta gurasoekiko goxotasun eta bokazio ikaragarriarekin, lana ahalik eta ondoen egiten saiatzen den langilearentzat; nekezagoa oraindik ere, enegarren aldiz lan baldintza duinen aldeko borrokan jardun badu. 

Haurra bake-bakean lo dagoenean “irla ttipia” dela esaten du Sylvia Plathek amatasunari buruzko Hiru emakume poeman. Haur eskolan egiten dituen orduetan ere halatsu ikusten dut nik alaba, gauza onak ikasten eta bizitzen dituen aparteko tokian. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!