Bi autoren arteko istripua izan da Orion eta zaurituak daude

Onintza Lete Arrieta 2021ko eka. 4a, 16:26

Argazkia: @BomberosEuskadi

Oriotik Bilborako noranzkoan izan da istripua, N-634ko 11. kilometroan, Usurbilera bideko bihurgune batean. Orduerdi inguruz itxita eduki dute errepidea, baina udaltzainek jakinarazi dutenez, dagoeneko zabalik daude bi erreiak. Zaurituak egon dira baina ez dago haien egoerari buruzko informaziorik.

Bi autoren arteko istripua gertatu da gaur arratsaldeko lehen orduan Orion, Bilboranzko norabidean, N-634 errepidean, Usurbilera bidean, Botaleku aldean. Bihurgune batean izan da ezbeharra, 11. kilometroan, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak istripua argitzeko. Suhilzaileek bertaratu behar izan dute laguntza ematera.

Istripuaren ondorioz zaurituak daude, baina ez dago horien egoerari buruzko informaziorik.

Udaltzainek azaldu dutenez, orduerdiz izan dute errepidea itxita Txankako biribilgune parean,  baina berriro zabalik da errepidea bi noranzkoetan.

Trafikoari buruzko informazio eguneratua Trafiko Zuzendaritzaren Twitter kontuan (@tafikoaEJGV) nahiz trafikoa.eus atarian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!