Santi Zabaleta: "Liga berriz irabaztea lan zail eta nekeza izango da"

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 9a, 15:10

Hilabete falta da Euskotren ligari hasiera emateko, eta Santi Zabaleta Orio AEren emakumezkoen traineruko entrenatzailearen iritziz, zaila izango da iazkoa errepikatzea, "aurkariak ondo indartu direlako".

Traineruen denboraldia hasteko gutxi falta da, eta Santi Zabaleta Orio AEko emakumezkoen traineruko entrenatzaileak adierazpenak egin dizkio Euskotren Ligako telebistari. Hitz zuhurrak izan ditu Zabaletak taldeari erreferentzia egiterakoan, eta azaldu duenez, ligako garaipena errepikatzeko helburuarekin ekingo diote denboraldiari. Ontzat jo du aurredenboraldian egindako lana, eta baikor agertu da: "Koronabirusa sahiestu behar izateak lana eman digu, baina prestaketa aurrera atera dugu, eta gustura nago taldeak egindako lanarekin".

Gehitu duenez, taldea ilusio handiarekin ikusten du entrenatzaileak: "Hala ere, lan zaila eta nekeza izango da iazkoa errepikatzea, aurkariak ondo indartu direlako". Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra izango dira oriotarrentzat "aurkari gogorrenak".

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!