Giro ederra izan da Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 13a, 17:02

Asteburuan  Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketa jokatu da Orioko Antilla hondartzan.

Eguraldia lagun, jendetza bildu da gaur Orioko Antilla hondartzan. Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da bertan, eta hondartzara joan diren herritar eta bisitariek zuzenean eskubaloiaz gozatzeko aukera izan dute; bainulari asko bildu dira txapelketako eremuaren inguruan eguzkiarengandik babesteko sonbrila eta guzti. Eguerdian amaitu da txapelketa ofiziala, eta arratsaldean kadete eta jubenil mailako emakumezkoen lagunarteko partidak jokatzen ari dira, erakustaldi gisa.

Txapelketak jarraipena izango du uztaileko lehen asteburuan Getxon, eta bertan erabakiko da zein taldek lortzen duten Espainiako Kopa jokatzeko txartela.

Ikusi hemen Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketalp lehen jardunaldiko bideoa.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!