San Pedro jairik ez da ospatuko aurten ere

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 17a, 09:18
2018ko sanpedroak, artxiboko irudian.

Osasun krisia dela eta, festak bertan lagatzea erabaki du Orioko Udalak. Ohar berean adierazi dutenez, Bisiguaren Festarik ere ez da egingo aurten.

Koronabirusak sortutako osasun krisia dela eta, aurtengo San Pedro jaiak bertan behera uztea erabaki du Orioko Udalak. Xabier Ibarguren Festa batzordeburuak azaldu duenez, "desiratzen" daude festak berriro antolatzeko eta kaleak festa-giroz betetzeko, baina egoerak oraindik ez du aukerarik ematen jaiak "normaltasun minimo batez" ospatzeko.

Sanpedroak antolatzeko aurreikusita zuten dirua kultur programa "indartsu" bat prestatzeko erabiliko du udalak, jakitera eman dutenez. Aurtengoa "kultur ekitaldiz betetako uda" izango dela ere adierazi dute.

Bestalde, Bisiguaren Festa bertan behera uztea erabaki du udalak, 3-4 eguneko "ospakizun handia" segurtasunez antolatzeko bermerik ez dagoela iritzita.

San Joan Berde gauari dagokionez ordea, udalak baimena eman dio Harribil dantza taldeari urtero egin ohi duten ospakizuna egiteko. Gaur gaurkoz, lotzeko dituzte ekitaldiaren inguruko zehaztasunak.

 

 

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!