Zuzenketa: San Joan bezperako emanaldiko sarrerak doakoak izango dira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 23a, 09:56

Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, gaur gaueko emanaldia frontoian egitea erabaki dute Harribileko kideek.

Atzo arratsaldean, informazio okerra eman zuen KARKARAk. Gaur gauerako San Joan bezperako ikuskizuna antolatu du Harribilek, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, herriko pilotalekuan izango da eta ez Ikastola aurreko plazan, atzo zehaztu bezala. COVID-19aren aurkako protokoloak jarraituz, emanaldiko aforoa mugatua izango da, eta ikuskizunaz gozatu nahi dutenek sarrerak gaur arratsaldean eskuratu beharko dituzte Ikastola aurreko plazan (16:00etatik 18:00etara), edo eguraldi txarra egiten badu Ikastolako pergolan. Dena dela, sarrerak doakoak izango direla nabarmendu dute Harribileko kideek eta ez ordainpekoak atzo KARKARAk iragarri bezala.

Hainbat hilabeteetako etenaldiaren ondoren, Harribilen lehen emanaldia izango da, eta saiatu dira ikuskizun desberdina prestatzen. Horretarako, hainbat dantza eskainiko dituzte herriko dantzariek.

KARKARAK barkamena eskatu nahi die herritarrei informazio okerra eskaintzeagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!