San Joan bezperarekin batera bueltatu dira sorginak

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 24a, 13:47

Berezia izan da Harribil dantza taldeak bart egindako dantza emanaldia. San Joan bezpera ospatzeko aitzakiarekin, sorginak dantzan aritu ziren frontoian, 160 herritar ingururen aurrean. Emozio handiko gaua izan zen atzokoa dantzarientzat eta publikoarentzat, osasun krisiagatik urtebete desagertuta egin eta gero, sorginek festa egiteko aukera izan zutelako berriro. Algara, txistu eta txaloen faltarik ez zen izan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!