Bihar Jakes Landa memoriala estropada jokatuko da Orion, Badok 13k antolatuta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 25a, 15:58

Jakes Landa memoriala - VII. Badok 13 Ikurriña izango dute jokoan arraun taldeek, eta dozena bat ontzik parte hartuko dute estropadan, tartean La Salve ligan lehiatzen duten Badok 13 taldeak eta Zumaiak.

Arraunlari Beteraoen Elkarteko La Salve ligako estropada jokatuko da bihar (larunbata) arratsaldean Orion, Badok 13 talde zarauztarrak antolatuta. Jakes Landa memoriala – VII. Badok 13 Ikurriña izango dute jokoan arraun taldeek eta dozena bat ontzik parte hartuko dute, tartean La Salve ligan lehiatzen duten Badok 13 taldeak eta Zumaiak. Badok 13 zarauztarra bada ere, taldeko kide asko oriotarrak dira, gazteagoak zirenean arraunean ibilitakoak gehienak, eta Juan Angel Garmendia Xarpas dute patroi.

3.200 metroko ibilbidea osatu beharko dute traineruek. Binakako txandetan jokatuko da estropada eta 18:00etan ekingo diote lehenengo txandari (ontzi gonbidatu kopuruaren arabera, aldaketaren bat egon daitekeen arren); txanda bakoitzaren artean 5 minutuko tartea utziko dute. Estropada, Orioko zubiaren parean hasi eta bukatuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!