Gutuna: Eskerrak Orioko Udalari eta Orio Arraunketa Elkarteari

Karkara 2021ko eka. 29a, 08:49

Badok 13 arraun elkarteak gutuna bidali du KARKARAra, Orioko Udalari eta Orio Arraunketa Elkarteari eskerrak emateko.

Badok 13 Zarauzko beteranoen arraun elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Orioko Udalari eta baita Orioko Arraun Elkarteari larunbat arratsaldeko estropada antolatzen eskainitako laguntzagatik.
 Laguntza guztiak dira eskertzekoak, eta kasu honetan bene-benetan eskertu behar dugu Orioko Arraun Elkartearen eskutik jaso dugun eskuzabaltasuna.

Eskerrik asko eman diguzuen laguntza zabalagatik

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!